Hemendik aurrera, helbide berri honetan aurkituko dituzue hemen behar luketenak. Edota argazkian ziztatuta. Eskerrik asko.
Uncategorized atalaren artxiboa
Hemendik aurrera
Martxoa 31, 2011 | Egilea: konatxeGonzalez eta Marey
Azaroa 7, 2010 | Egilea: konatxeSegundo Marey ezagutu genuenok badakigu Felipe Gonzalez gezurretan dabilela gaur El Paisen eman duen elkarrizketan, eta ez hori bakarrik, areago, zerrikerian ere badabil Espainiako presidente ohi sozialista. Nik ez daukat dudarik, Segundo Marey gizon on bat izan zen, mundua gainera etorri zitzaiona GALek bahitu zuen egunean. 1983ko abenduan.
Tradizio sozialista zuen familia espainiar errepublikazale iheslari bateko seme, Hendaian aitondua zela ezagutu nuen nik. Gizonak ez zuen besterik buruan, gertatutakoa bere memoriatik erauztea baino. Hala ere, intimitate uneetan, begiak gorritzen zitzaizkion, lehenik amorruz baina azkenerako tristezia itzelez.
Ikusten zen perplejitateak bizi zuela Marey. Ezin sinetsi zuela halako gauza bat berari gertatu izana, noren eskutik eta bere sokakoak ziren sozialisten aldetik. Beste modu batera esanda, Marey Felipe Gonzalezen aldekoa izana zen politikoki, gertatu zitzaiona gertatu arte. Mikel Lujua, ETAren mugetako arduradunarekin nahastu zuten arte. Urrutitik bai baitzeukan Lujuaren antz apur bat.
Marey ez zen euskal abertzalea, ez zekien euskaraz, bere nongotasuna Frantziar Errepublikaren baitakoa zen eta arbaso espainiar errepublikazaleen memoria gordetze aldera, bere sinpatia antifrankismoa ordezkatzen zuen Felipe Gonzalezen gobernu sozialistarentzako zeukan.
Hori guztia eta gehiago esango nuke Segundo Mareyri buruz, jakinik ez dela erraza lau lerrotan gizon baten iritzi politikoa biltzea. Areago, esango nuke Marey ez zela politika intentsitatez bizi izan zuen horietakoa. Bere bizimodua familiak, bandak eta zezenzaletasunak betetzen zutela ia osorik, saltzaile lanak uzten zionean.
Marey ez zen gizon bera izan bahiturik ukan zuten 10 egun haien ostean, gaixorik geratu zen fisikoki han ezagututako hotz eta zaintzagabeko egunegatik, baina esango nuke, barneko beste min batek erraztu ziola heriotzerako bidea: lotsa senitzen zuen Mareyk gizakiarekiko, auzolotsa sozialistekiko eta itxaropenik ez etorkizunarekiko.
Bahiketa bera baino mingarriagoa gertatu zitzaizkion geroago entzun behar izan zituenak, behin abokatuek epaiketa aurrera eramatea lortu zutenean. X Jaunaren egunak ziren haiek: “Ez dago frogarik eta ez da sekula egongo”.
Marey berak esan zidan birritan gutxienez, berak ez zeukala zalantzarik, eta ikusitakoak ikusita, ez zeukala zalantzarik nor zen X Jauna.
Gaur El Paíseko orrialdeetan dio, Barionuevo eta Verari buruz ari denean: “Respecto al secuestro de Marey, lo único en lo que los implicaron y por lo que fueron a la cárcel… Es que todavía hoy no se puede contar eso… A Segundo Marey lo salva la orden de Pepe Barrionuevo para que lo suelten cuando se entera de que está detenido… Pero, como resulta increíble, ¿por qué vas a contar esa historia? Cuando detienen a Segundo Marey -que nadie ha estudiado ni va a estudiar por el momento, ni yo lo pido, qué era o qué significaba Marey en la cooperativa de Bidart…-, y lo relacionan erróneamente con una especie de intercambio de chantaje con secuestrados que teníamos, con mentira en fechas, yo traté de demostrarlo en el Tribunal Supremo, en la única ocasión que me dejaron hablar. Y no me admitieron una prueba: tenía el intercambio de las comunicaciones telegráficas con Francia para reconstruir aquello. Pero el que da la orden de que lo suelten es el ministro.”
Marey ez zuten “detenitu”, bahitu egin zuten; Mareyk ez zuen Bidarteko kooperatiba batean lanik egiten, berak Baionako Collectivité Services-en egiten zuen lan saltzaile gisra eta horregatik joaten zen astean behin edo Hendaiako Sokoara eskaeren bila… Gonzalezek esandako horiek gezurrak dira, gezur objektiboak. Eta iradoki nahi dituen Mareyri buruzko inplikazioak, zerrikeriak.
Elkarrizketan zehar beste gai batzuen inguruan dirdiratsu ageri den Felipe Gonzalez bera ageri da gai honetan gezurtero eta trakets. Baten batek galdetuko balit zergatik gertatzen den hori horrela, erantzungo nioke betikoan dabilela: Gonzalezen figura historian lardaska dezakeen gaia lausotzen saiatzen dela, baita horretarako Marey bezalako gizon on baten oroitzapena zikindu behar badu ere.
Eta gaineratuko nioke gertara honek eta esaten diren beste hainbat kontuk, baieztatu baizik ez dutela egiten Marey jaunak X Jaunari buruz uste zuena.


