Liburuak atalaren artxiboa

Paranoiaren hozberoa (nintendorena)

Apirila 17, 2008 | Egilea: konatxe

 images-11.jpgJuan Izuzkiza. Paranoiaren hozberoa (nintendorena). Pamiela (Juan Zelaia Saria 2007)

Nonbait esana dugu blog honetan ez dugula hitzik egingo bizirik dauden euskal egileen liburuez. Baina, hala ere, kontabilitate pertsonal moduko bat eraman ahal izateko, hemen jarriko ditugu irakurri ahalako liburu guztiak.

Terra sigillata

Apirila 17, 2008 | Egilea: konatxe

 terra_sigillata1.gifJoxe Austin Arrieta. Terra sigillata. Txalaparta.

Nonbait esana dugu blog honetan ez dugula hitzik egingo bizirik dauden euskal egileen liburuez. Baina, hala ere, kontabilitate pertsonal moduko bat eraman ahal izateko, hemen jarriko ditugu irakurri ahalako liburu guztiak.

Chesil beach

Apirila 16, 2008 | Egilea: konatxe

 pn688.jpgChesil beach. Ian McEwan. Anagrama.

Liburu hau birritan aholkatzen ikusi dut aste honetan bertan: Radio Euskadiko Graffitikoek eta Iban Zalduak, egunkari batean. Duela pare bat aste irakurrita neukala ahazturik neukan, bi aipamen horiek irakurketa berritu didaten arte. (Ahaztuta dudan bezala egile berari irakurritako beste zerbait, gaur gonparazioa egiteko primeran etorriko zitzaidakeena. Baina ezin denean ezin da: memoria alu hau noizbait erauziko balidate ere, berdintsu nenbilke). Eta egia da, aholkatzeko modukoa da nobela hau, bai baitu zerbait irakurlea gozo-gozo baina jakinminez aurrera eroaten duena. Alabaina, ez beza inork uste obra nagusi baten aurrean gaudenik. Bikote ezkonberri baten larrua jotzeko ezintasuna da abiapuntua eta ardatza. Bitxia egiten da sexuaz eta amodioaz halako britainiartasun hotz batez antolatzea kontaketa guztia, drama txiki hori profitatzen baitu egileak, Britainia Handira sexu liberazioaren oldarra iritsi baino lehenxeagoko garaiak deskribatzeko (1962). Bi protagonistak jator askoak dira, aurrerakoiak eta ikaragarri maite dute elkar. Areago, elkarrentzakoak dira. Baina sexurako ezintasunak, paradoxa baten aurrean jarriko ditu: gaur ezkondu gara, baina egin ote dezakegu elkarrekin aurrera (geure maitasunean, geure bizitzetan), elkarren arteko sexurik ezean? Ez da hori bakarrik nobelan kontatzen dena, baina batez ere horixe da. Geza eta mengela dirudi, baina MacEwanek dotore asmatzen du kontakizuna denbora guztian. Esango nuke, hala ere, eleberriaren azken aldera, idazlea bera aspertu egiten dela, eta abiadan amaitzea deliberatzen duela, di da, esan beharrekoa. Izan ere, nobelaren denbora ia guztia, gau bakarrean gertatzen baita eta azken orrietan, urte osoak pasatzen dira arrapaladan, zertzelada apurretan. Niri ondo etorri zitzaidan erritmo aldaketa hori juxtu gertatzen EZ zen guztiarekin gogaitzen hastera nindoan puntuan. Nobela txiki handi bat, beraz.

La interpretación del asesinato

Martxoa 14, 2008 | Egilea: konatxe

 pn672.jpg
Jed Rubenfeld. La interpretación del asesinato. Anagrama.

Aurrerago idatziko dut zer iruditu zaidan, oraintxe bertan ez baitut astirik horretarako. Ez ahazteko jartzen dut hemen. Oro har, eleberri trepidantea, baina artifizio gehitxo nire gusturako. Narratzailearen tranpak oso agerian ditu. Bestalde, arras interesgarria Freud-en figura erakargarri zaionarentzat.

Literatura eta ideologia

Martxoa 14, 2008 | Egilea: konatxe

 etxaniz.jpg
Xabier Etxaniz Erle. Literatura eta ideologia. Utriusque Vasconiae.

Nonbait esana dugu blog honetan ez dugula hitzik egingo bizirik dauden euskal egileen liburuez. Baina, hala ere, kontabilitate pertsonal moduko bat eraman ahal izateko, hemen jarriko ditugu irakurri ahalako liburu guztiak.

Ez da gaua begietara etortzen

Martxoa 14, 2008 | Egilea: konatxe

 libezdagaua.gif

Felipe Juaristi. Ez da gaua begietara etortzen. Erein.

Nonbait esana dugu blog honetan ez dugula hitzik egingo bizirik dauden euskal egileen liburuez. Baina, hala ere, kontabilitate pertsonal moduko bat eraman ahal izateko, hemen jarriko ditugu irakurri ahalako liburu guztiak.

Epaltza for president!

Martxoa 6, 2008 | Egilea: konatxe

epaltza.jpg
Aingeru Epaltza. Bezperaren bezpera. (Pamiela 2007)

Ez dugu sekula egiten, hemen ez da bizirik dagoen inongo euskal idazleren libururik goraldu edo gaitzesten. Irakurri, irakurtzen ditugu, eta aipatu ere bai, kontabilitate pribatu moduko baterako, baina ez besterik. Aski duzu kontabilitate mutua atalean klik egitea, hori halaxe dela egiaztatzeko. Langintzaren ajeak dira horiek, eta txikiak eta gutxi izatearena ere bai. Gaur ezin, ordea, ezin isilik geratu Aingeru Epaltzaren BEZPERAREN BEZPERA liburua irakurritakoan. Bikaina da, eder askoa, hunkigarria eta eredugarria. Arraioa, idazleak, kazetariak eta euskaltzale irmoak egiten dute bat, azken hogeita hamar urtetako polikari errepaso emanez, Nafarroa zertan den agertzeko. Eta bidenabar, geu zertan gauden ere erakusten digu, Mendebaldeko euskaldunoi. Bizi-bizi kontatzen du Epaltzak berea, bizitua duelako, haragitan bizitua guztia. Erne eta bero-bero bizi izan du berak Nafarroako euskalgintza, soilik gauza bakarrari bidea itxiz: etsipenari. Eta kontatzen digu, narratzaile bikain batek bakarrik dezakeen eran, hobeto gaudela geure esperantzak geure historian oinarritu gabe, nahiz eta horretarako geure historia behar dugun ezagutu. Ezkor da Epaltza, eta are ezkorragoa liburuaren izenburua, ez gaudela inon erakusten baitigu BEZPERAREN BEZPERA horrek. Ataririk ere ez da ageri, inora iristeko. Baikortasunaren gainetik ezartzen du, gordin, egiazko erradiografia tridimentsionala. Saiatzen da, hala ere, azken aldera zirrikitu bat zabaltzen. Derrigortu xamarra berau, hitzez hitz esan eta erakutsi arren, irakurleak bai baitako ordurako Epaltzak ez duela gordetzen itxaropen handiegirik. Soilik esaten digu, esan gabe gainera, betikoa egingo duela berak: izan, eta erortzean berriro jeiki. Eta nire antzeko morroi batek, hartzen du horrekin egundoko poza, aski bailirateke bere antzeko ziento bat izaera, gauzak errotik aldatu eta aitzinatzeko. Areago, gaur bertan esan dit liburua irakurri duen beste lagun batek: “Epaltzak alderdi bat sortuko balu liburuko pentsaera horrekin, bertan emango nuke izena”. Eta nik ere bai. Baina hori baino lehen, nahiago dut egin oihuka aldarri: “Epaltza Lehendakari!”.

images2.jpg


El círculo cerrado

Urtarrila 28, 2008 | Egilea: konatxe

pn681.jpgEl círculo cerrado. Jonathan Coe. Anagrama 2007.

Egia esan, ez dakit zergatik iritsi naizen liburu honen amaieraraino: ez da niretzakoa. Autoreak egiten dituen kiribilak, artifizialegiak egin zaizkit. Ematen du arbel batean jarri dituela pertsonai guztiak eta gero marra bidez lotu dituela batzuk eta besteak: hau honekin ezkondu, hau honen alaba dela argitaratu… Egia da nobela honetako protagonistak El club de los canallas, Coeren beste nobela batekoak direla, eta hura irakurri gabetan korapilatsuegia egin zaidala dena. Egia da, hala ere, britainiar laborismoa eta gizarte britisha barnetik ezagutzeko parada ederra eskaintzen duela: amets galduak, Irakeko gerra… Liburua irakurtzen ari nintzela, zera pentsatu dut, liburu berori (edo tankerakoa) baten batek euskaraz emango balu, ea egongo ote litzatekeen inor hain luze irakurtzen ibiltzeko prest. Bestalde, pare bat aipamen gastronomio okerreko daude, eta asko distraitu naute kontakizunaren harian. Esate baterako, Michelin bost izarretako jatetxeak aipatzen ditu, halakorik ez dagoelarik munduan, edota protagonistek “neguko barazkiak” jaten dituztenean Abuztu sargori betean. Badu zerbait aurrera tiratzen duena, baina, orohar, kale.

Recursos humanos

Urtarrila 1, 2008 | Egilea: konatxe

 nh425.jpgAntonio Ortuño. Recursos humanos. Anagrama 2007.

Egia esan behar bada, oker hasi dut urtea. Kuriositate apur bat neukan Antoni Ortuñoren RECURSOS HUMANOS irakurtzeko. Izan ere, ez bainekien ezer berari buruz eta kitzikagarria egiten zitzaidan 31 urteko mexikar batek nola idatz dezakeen gaur jakitea. Gainera, bigarren geratu zen lan hau azken Herralde sarian. Kale. Kale eta kale. Lastima da anbizio finigaitzari eskainitako eleberri bat hain zarpail konpontzea. Ortuñok asmatzen dituen trikimailuak ez dira sinesteko modukoak (hemen bonba bat, hor mendekuzko ekintza errazegi bat…), eta, gainera, idazleak ere ez daki prosa egokiro antolatzen. Egia esanda, ez dakit zergatik hartu duan amaitzeko lana ere. Porrot.

Exploradores del abismo

Abendua 24, 2007 | Egilea: konatxe

nh417.jpgEnrique Vila-Matas. Exploradores del abismo. (Anagrama 2007)

Asko maite dugu Enrique Vila-Matasen jarduera. Gure ustez, bide berriak ekarri dizkio literaturari errealitatea eta fikzioa nahasteko lana obsesio bilakatu eta gaixotzera arte landuz. Gogoangarriak egin zaizkigu ezagutu dizkiogun nobelak: HISTORIA ABERVIADA DE LA LITERATURA PORTÁTIL, BARTLEBY Y COMPAÑÍA, EL MAL DE MONTANO, EL DOCTOR PASAVENTO… eta orain EXPLORADORES DEL ABISMO, narrazio liburua. Ezagutzen ez duenarentzat esan dezagun Vila-Matasek plano berean bizi dituela idazkuntza eta bizimodua. Berarekin zaudenean ere, ez duzula xuxen jakiten lagunarekin zauden ala nobela baten barrura sartu zaren derrepente. Artista handia da horretan, eta ez dezakezu jakin haren aipu ugariak bereak dituen ala, aitzitik, Gide, Walser, Kafka edo besteren batek asmatuak ote diren. Zentzu horretan, EXPLORADORES DEL ABISMO honetan, esango genuke, gailurra jo duela Vila-Matasek, maisutasunez darabilela bere mundua eta jolas egiten duela pertsonaiekin, literaturaren historiarekin, irakurlearekin eta bere buruarekin ere bai. Nahi duen bezala, sormen ikaragarriarekin, teknika paregabearekin. Baina aski da. Vila-Matasen genialitateak ez garamatza inora. Ederra da, zinez, bere horretan, eta ondo dago artista handi baten lana ezagutzea. Baina piroteknian geratzeko arriskua dauka Vila-Matasek, munduko piroteknia ederrena, hori bai, baina piroteknia huts, azken finean, narratibaren balio nagusia (hots, giza-bizitza kontatzearena), oso gutxi aitzinarazten duena.

Un pedigrí

Abendua 17, 2007 | Egilea: konatxe

pn684.jpgPatrick Modiano. Un pedigrí. Autobiografia. Anagrama 2007.

Ikaragarria da Patrick Modianok nola kitatu dituen iraganak berarekin dituen zorrak. Guraso axolagabe eta egoisten seme, aita alde batetik eta ama bestetik, espantua ematen du haren haurtzaro eta nerabezaroa ezagutzeak. Autobiografia baita liburu hau, egileak 21 urte bete zuen bitartekoa. Patrick gaztea beti ibili zuten etxetik urruti, barnetegietan sartuta. Aita negozio gizona izan zuen eta ama, ostera, zela-halako antzezlea, arima errariz beteriko gerraosteko Paris hartan. Biak ere burgesak, biak ere txakurrentzako jana egiteko modukoak, semearen zaintzari dagokionean. Modianok hoztasunez kontatzen du guztia, gurasoak barkatzen dituela esateko. Baina deigarria egiten da kontatzeko modua, kontatu nahi ez balu bezala ari baita, literaturari lekua utzi nahi gabe bezala egiten baitu hori, jakinaren gainean, kontatzeak eta idazteak soilik aska dezakeela kaka zahar hartatik. Eta irudi izugarri bat ere bai: txow-txow arrazako txakur eder bat ei zuten txikitan. Inork zaintzen ez zuela eta, inork ez zuelako maite, leihotik behera bota zuen bere burua. Modianoren arabera, txakurrak ere suizidatzen dira amodio faltan. (Eserraldi bakarrean irakurtzeko moduko liburua).

Antzararen bidea

Abendua 12, 2007 | Egilea: konatxe

images-1.jpgJokin Muñoz. Antzararen bidea. Alberdania 2007.

Nonbait esana dugu blog honetan ez dugula hitzik egingo bizirik dauden euskal egileen liburuez. Baina, hala ere, kontabilitate pertsonal moduko bat eraman ahal izateko, hemen jarriko ditugu irakurri ahalako liburu guztiak.

Retormo 201

Abendua 9, 2007 | Egilea: konatxe

retorno-201-ms-grnade0.jpg

Guillermo Arriaga. Retorno 201. Ipuinak. Páginas de espuma. 2006.

Kale baten izena da, Retorno. Deefeko kale batena. Eta hangoxe biztanleak dira Guillermo Arriaga mexikarraren ipuin liburu honetako protagonistak. Istorio gogor eta gordinak, sexua, amodioa eta gizarte kontuak, gehienak. Eta heriotza, jakina, heriotza beti da present Arriagari orain arte ezagutu dizkiodan lan guztietan, nola zinematografikoetan, hala literarioetan. Gidoilari handitzat daukat, oso handitzat. Ikusi dizkiodan hiru filmetatik, 21 gramos hura, guztiz egiten zait gogoangarria. Denbora pasatu ahala, Babel eta Amores Perros-en gainetik jarriko nuke, batez ere gidoiaren eraikuntzari dagokionean. Baina, tira, denak bikainak. Esan dezakegu, Tarantinoren Pulp Fiction haren arrastoaz geroztik agertu zaigun gidoigile berritzaileenetakoa egiten zaidala. Maisu ikaragarria. Baina ez nuke gauza bera esango haren liburuez, iruditzen baitzait Arriaga ez dela idazle handitarakoa, zenbaiteko Chejovekin alderatu nahi badute ere. Kontatzen dituenak beti dira izugarriak, zartako bat sabelean edo kokotsean, batez ere liburu honetako lehen ipuina, Lilly izenekoa, irakurlearen arnasa eteteko modukoa da (haur atzeratu baten sexu erabilera nardagarria, beste haur batzuek egina). Baina ez, idazketa soil eta, sarri, zabarra darabil, akaso horixe komeni zaiolako bere kontakizunari. Baliteke. Gomendagarria bai, beraz, darabiltzan gai ia infrahumanoak ez baitira sarri aurkitzen diren horietakoak, eta narratzailearen ikuspegia ere beti eskaintzen duelako uste ez zen lekutik begiratuta, mintzaira zuzen baten laguntzaz. Hortik gora askoz gehiagorik ez. Ez da gutxi, hala ere, gaurko panoramaren erdian.

Haragia

Abendua 4, 2007 | Egilea: konatxe

homerodriguez.gifEider Rodriguez. Haragia. Susa 2007

Nonbait esana dugu blog honetan ez dugula hitzik egingo bizirik dauden euskal egileen liburuez. Baina, hala ere, kontabilitate pertsonal moduko bat eraman ahal izateko, hemen jarriko ditugu irakurri ahalako liburu guztiak.

El búfalo de la noche

Abendua 3, 2007 | Egilea: konatxe

448992c0.jpg Guillermo Arriaga. El búfalo de la noche. Norma 2007.

Guillermo Arriagaren ipuin liburu bat irakurtzeko asmotan nenbilen, lagun batzuk lehenago nobela hau irakurtzeko aholkatu zidatenean. Antza, ipuinak eta gero irakurrita, ez omen du eta grazia handiegirik. Esan dezadan, ipuinak irakurri gabetan ere, nobela hau ez dela beste mundukoa gertatzen. Bai, exostismoa badu guretzat, hizkera chilango hori eta abar, idazleari aitor dakioke halako abilezia berezi bat kontakizunerako, baina, oro har, nobela hutsal eta efektista da, amodio eta lagunarteko triangelu baten aitzakoan eraikia: Manuel eta Gregorio lagun min-minak dira, eta biek maite dute Tania. Gregorio eskizofrenikoa da eta bere buruaz beste egiten du balakada batekin. Hortik aurrera abiatzen da eleberria, damua, mendekua eta abar, nihilismo ikaragarri batean gauzatuz. Hori guztia Mexiko DF desolatu batean. Arriagaren gidoiak ziren González Iñarrituk zuzendutako Amores perros, 21 gramos eta Babel gogoangarriak. EL BÚFALO DE LA NOCHE honekin ere ba omen da film bat, Jorge Hernández Aldamak zuzendua. Arriagak prentsan emandako elkarrizketetan ere, gizon sakon eta sentiberaren hitzak irakurri izan ditugu, artista handi baten jarrerari dagozkionak. Benetako begirada zorrotz eta berria eskaini izan du, garaien azterketari oso egokitua. Badu zerbait Arriagak, badakit hori, baina akaso horrexek egin dit kalte: beste zerbait espero nuen haren eleberrian. Agian ipuin liburuan aurkituko dut gordeta. Hurrengo batean esango.

PS: Atxagaren OBABAKOAK liburuan muskerra bezala, eleberri honetan tijerillak  dabiltza sartu eta irten protagonisten gorputzetan. Nobela guztia irakurri dut tijerillak zer arraio diren jakin gabe eta sugandila motaren bat irzango zela pentsatuz. Baina, bai zera, tijerilla intsektu bat da, omnivoroa, beste intsektuak jaten dituena. Gurean ere badirela esango nuke, baina ez Mexikokoak bezain koloretsuak. Honako hau da hangoetako bat.

tijerilla.jpg


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5