Liburuak atalaren artxiboa

Irakurri ala hil (2)

Urtarrila 6, 2011 | Egilea: konatxe

Paul Auster Sautrelarekin Bartzelonan. CC-by-sa Konatxe

[Aurreko sarreratik gatoz: Irakurri ala hil (1)]

Gazteago banintz, krisi existentzialak joa nengoke idazle ospetsu batekin eduki dudan aurrez-aurreko takatekoa dela medio. Baina adin honetan, antza,  bizitzaren kontu gehiegirekin bezala, gogoetarako eta teoriak egiteko baino ezin nezake probestu esperientzia. Ematen du pasioz bizitzeko  tenorea ihesi joana zaigula eta gauzak benetan nola diren geuk esateko txanda etorri zaigula, indioen pelikuletako Jeronimori bezala, geuretzat ikasgaia alferrik eta beranduegi denean. Inorentzat balio baleza, behintzat!

Istorio osoa irakurri »

Irakurri ala hil (1)

Abendua 30, 2010 | Egilea: konatxe

Irakurtzen. cc-by-sa:EmergencyPhotographie

Nire lan profesionalak oinarri nagusi bat dauka: liburuak irakurtzea.

Badakit ez dela pentsamendu oso sakona, baina hain kontu funtsezkoa izan arren, ez da beti oso argi egondakoa. Areago, orokortzea beti den arren arriskugarri, esango nuke gure artean liburuen gainean komunikatzen den gehiena, lautik hiru edo, liburua irakurri gabe egiten dela.

Istorio osoa irakurri »

Nora ez dakizun hori

Martxoa 11, 2009 | Egilea: konatxe

9788497836722Irati Jiménez. Nora ez dakizun hori. Elkar.

Nonbait esana dugu blog honetan ez dugula hitzik egingo bizirik dauden euskal egileen liburuez. Baina, hala ere, kontabilitate pertsonal moduko bat eraman ahal izateko, hemen jarriko ditugu irakurri ahalako liburu guztiak edo.

Ni de Eva, ni de Adán

Martxoa 6, 2009 | Egilea: konatxe

ni-d-eve-ni-d-adam-amelie-nothomb

Amélie Nothomb. Ni de Eva, ni de Adán. Anagrama.

Beldurra ematen dit emakume honek eta ez nuke asmatuko zehazten zergatik. Iruditzen zait beste belaunaldi batekoa dela —hala baita zinez—, eta gurearen aldean, gogorra duela berak bihotza. Edo bestelakoa, bederen. Askotan zirujaua  dela iruditzen zait, idazle baino gehiago. Eta irregularra dela oso, emaitzetan. Batzuk irakurri dizkiogu jada, Diario de golondrina, Biografía del hambre, Metafísica de los tubos… eta ez zaizkigu guztiak atseginak egin. Batzuetan neu ez naizen irakurle batentzat ari dela iruditu izan zait. Baina azkeneko hau, asko gustatu zait, autofikzioa hain moda enpatxagarrian dabilen honetan. Amélie Nothombek Japonian eginiko bere ibilerak kondatzen dizkigu eta hango mutil eder batekin, Rinri izenekoarekin, ukandako harreman sentimentala ere bai.  Primerakoa da kultura japoniarra zein urrutiko eta arrotz zaigun jabetzeko, baina lur haietako edertasunak ere blaitzen zaitu liburutxoa amaitzerako. Eta bai, berriro pentsatzen duzu, emakume honek hotzak ukan behar dituela derrigorrez oinak eta burua. Eta bi muturren artean dagoen gorputz guztia ere bai. Izotzezkoa esango nuke, edo altzairu diztirantezkoa, ematen baitu ezerk ez diola minik egiten, izan bihotzeko gaitz, edo gorputzeko istripu. Haragiaren lekuan, pirita du, eta odolarenean, merkurioa.

Elegía para un americano

Otsaila 25, 2009 | Egilea: konatxe

MaquetaciSÿn 1Siri Hustvdt. Elegía para un americano. Anagrama.

Paul Austerrek berak esan zigun bere emaztea sekulako idazlea dela, hari ematen dizkiola liburu guztiak inori baino lehen, eta haren kidetza paregabekoa zaiola. Besterik ez genekien Hustvdt-i buruz. Orain apurtxo bat gehiago dakigu: patxadaz idazten duen idazten horietakoa dela, luze, oso luze.

Eleberri honetan Erik Davidsen izeneko psikoanalista baten gorabeherak dakarzkigu, baina tartean dira beste mila kontu: Max izeneko koinatu idazle eta zenduaren ibilerak, familiaren iragana ulertzeko historiaren ezagutu beharra, bakarrik dagoen gizon amerikarraren depresioa… Oro har, luzetxo egin zait irakurketa, baina badu zerbait hainbeste orrialdetan zehar kateatuta eduki nauena. Aukeran, leku gehitxo egin dio psikoanalisiaren beraren kontuari eta, finean, gehiegi ez sakontzeko, gainera. Niri gustatu egiten zait iradokizunean geratze hori, ordea.

Ez da historiara pasatuko den horietako liburu bat, baina tira.

Habitat

Otsaila 18, 2009 | Egilea: konatxe

9788497836715Katixa Agirre. Habitat. Elkar.

Nonbait esana dugu blog honetan ez dugula hitzik egingo bizirik dauden euskal egileen liburuez. Baina, hala ere, kontabilitate pertsonal moduko bat eraman ahal izateko, hemen jarriko ditugu irakurri ahalako liburu guztiak edo.

La dama de la furgoneta

Otsaila 9, 2009 | Egilea: konatxe

pn721.jpg Alan Bennett. La dama de la furgoneta. Anagrama.

Ez dezaket esan Alan Bennett ez denik “uno de los autores británicos más queridos“, ez baitiot gaurko hau baizik irakurri eta, antza, irakurtzeko modukoa ei da bere Una lectora nada común. Izanak izan, niretzako nago Britainia Handian, eta letra ingelesetan oro har, asko direla “muy queridoak“, baldin eta liburuetako kontrazalei kasu egiten badiegu. Ez dut nik esango La dama de la furgoneta hau txarra denik. Ez hori ez, bai baitauka zerbait harrigarritik eta errukitik kontakizun honek, baina nago bi makila koskor soilekin ezin egin dela ganorazko txaluparik.

Alan Bennett idazlea, gidoilari eta antzezle ere bada. Leihotik ikusten du furgoneta zahar batean bizi den amona ero, zaztar eta bazterreko bat. Bere lorategian aparkatzeko baimena ematen dio errukiturik, eta han, zikinez, hondakinez eta bestelako narrazkerien artean bizi den Miss Shepered-en azken urteen testigu aparta da. Horixe kontatzen du liburutxoan. Eta txoa diot, di-da irakurtzen baita, apenas bizpahiru ordutan. Zizka-mizka txikitxo bat, izatekotan. Txikitxoegia, aukeran. Horixe.

Urtarrila 27, 2009 | Egilea: konatxe

img_med_431.jpgAnjel Lertxundi. Zoaz infernura, laztana. Alberdania.

Nonbait esana dugu blog honetan ez dugula hitzik egingo bizirik dauden euskal egileen liburuez. Baina, hala ere, kontabilitate pertsonal moduko bat eraman ahal izateko, hemen jarriko ditugu irakurri ahalako liburu guztiak edo.

La lutte finale

Abendua 15, 2008 | Egilea: konatxe

la-lutte.jpgJoxean Agirre. La lutte finale. Elkar.

Nonbait esana dugu blog honetan ez dugula hitzik egingo bizirik dauden euskal egileen liburuez. Baina, hala ere, kontabilitate pertsonal moduko bat eraman ahal izateko, hemen jarriko ditugu irakurri ahalako liburu guztiak edo.

Los objetos nos llaman

Abendua 10, 2008 | Egilea: konatxe

prt_objetos.jpgJ.J. Millás. Los objetos nos llaman. Seix Barral.

Ez daukat batere gogorik ipuin liburu honetaz hitz egiteko, bihar egin behar baitiot elkarrizketa Millási berari. Esan dezagun ez dudala aurkitu liburu honetan El desorden de tu nombre eta La visión del ahogado eleberrietan (eta idazpurua ahaztu zaidan beste ipuin liburu batean) aurkitu nuen egile hura bera. Ofizio handia bai, eta manierismo posmoderno ezkutuko bat, aurkitu ditut. Eta idatzi gabetan bizitzen ezin asmatu dabilen morroi bat ere bai.  Hori guztia bai, baina idazle handi hura ez. Inondik inora.