Zuzeu.com albistari digitalak, PAPEREKO ZUZEU aldizkaria argitaratu zuen joan zen Abenduan . Ale hartan bazen artikulu bat oharkabean iragan dena edo, bederen inori ez diodana entzun aipatzen. Nire ustez gauza berri asko esaten ditu bertan Pedro Ugarte erdal idazle euskaldunak, arras interesgarri egin zitzaidan niri, behintzat. Horregatik iruditzen zait, egokia dela hona ekarri eta ostera ere irakurtzea. Euskal-erdal idazleen arteko kontuez ari da. Besteak beste.
Letra kontuak atalaren artxiboa
Pedro Ugarte hizkuntzaren pisuaz
Martxoa 12, 2011 | Egilea: konatxeIrakurri ala hil (2)
Urtarrila 6, 2011 | Egilea: konatxe[Aurreko sarreratik gatoz: Irakurri ala hil (1)]
Gazteago banintz, krisi existentzialak joa nengoke idazle ospetsu batekin eduki dudan aurrez-aurreko takatekoa dela medio. Baina adin honetan, antza, bizitzaren kontu gehiegirekin bezala, gogoetarako eta teoriak egiteko baino ezin nezake probestu esperientzia. Ematen du pasioz bizitzeko tenorea ihesi joana zaigula eta gauzak benetan nola diren geuk esateko txanda etorri zaigula, indioen pelikuletako Jeronimori bezala, geuretzat ikasgaia alferrik eta beranduegi denean. Inorentzat balio baleza, behintzat!
Irakurri ala hil (1)
Abendua 30, 2010 | Egilea: konatxeNire lan profesionalak oinarri nagusi bat dauka: liburuak irakurtzea.
Badakit ez dela pentsamendu oso sakona, baina hain kontu funtsezkoa izan arren, ez da beti oso argi egondakoa. Areago, orokortzea beti den arren arriskugarri, esango nuke gure artean liburuen gainean komunikatzen den gehiena, lautik hiru edo, liburua irakurri gabe egiten dela.
Nola esan agur, geratzekoa denari
Abendua 6, 2010 | Egilea: konatxeXabier Leteren heriotza kontu iragarria zen aspalditik. Egia esatera, zenbat aldiz ez ote gara harekin kezkatu azken urte hauetan: erietxera eraman dutela, behealdia daukala, ezin duela etxetik irten, makal dabilela… Eta hala genbiltzala, Lourdes joan zen.
Batzuetan gustu ematen dugu, zinez
Azaroa 19, 2010 | Egilea: konatxeEuskarazko kultura produktuak kontsumitzen ditugunok, ohituta gaude erlatibizatzera eta dagoenarekin konformatzera, kondena latz bat bailitzan. Esate baterako, badakigu Hollywoodek sortutako adineko filmerik ez dugula geure hizkuntzan aurkituko, edota nekez sortuko direla gurean beste hizkuntza handietan maiztasunez ezagutzen ditugun literatura lan oparoak.





