Uste zoro baten intuizioa

Ez naiz ausartzen esatera teoria bat izan daitekeenik, baina —snob guztiek dioten moduan—,  intuizio bat badaukat behintzat. Nire ustez, hitz edo izen baten hotsak eta formak, izugarri markatzen du memoria.  Uste dut, izena oroitzen ez badugu, gertaera edo pertsona ahaztu egiten ditugula. Esperimentu txiki bat hasi nahi nuke hemen, horren guztiaren frogatzeko. Eta zeu behar zaitut horretarako.

lagunduuuuu!

Hemen azpiko iruzkinetan behar dut zuk esatea, halaxe, borteprontoan eta ezarritako beste inolako aurretiko ierarkiarik gabe, zein katastrofe natural eta bestelako dituzun gogoan. Hiru, lau edo bost aski izango dira.

Jakinekoa da, katastrofe izateko, handia behar duela izan gertaerak. Ez nabil zeure etxeko sukaldean edo bikotean izan diren katastrofe txiki bezain ezinbesteko horiez, baizik eta albistegietan agertu izan diren beste  guztiez. Konparazio batera, Biblian agertzen diren horietakoak, edota Ertaroko eta Errenazimenduko pinturetan hainbestetan agertu zaizkigunen antzekoak: Erroma sutan, Lisboako lurrikara…

Alabaina, behar da zeu jaioz geroztik gertatu eta entzun dituzun katastrofeen izendatzea. Ez du balio zeu jaio baino lehen gertatutako guztiak. Berdin da zein izan den garrantzi handiagokoa. Kontua da zein daukazun gogoan txertatuta, zein oroitzen duzun, hondamendiaren benetako garrantzia kontutan izan gabe.

Horixe bakarrik behar dut, hemengo iruzkinetan zerrendatxo bat bota dezazula, gogoan dituzun eta burura lehenbizi datozkizun hiru, lau edo bost katastrofe handienen izenarekin.

Eskerrik asko.

zabaldubildudel.icio.us

7 Responses to “Uste zoro baten intuizioa”

  1. Jozulin(e)k dio:

    Ba, horrela boteprontoan, nire herrian izan ziren leherketa bi Explosivos Rio Tinto enpresan, ez nolanahikoak, lenenengoan 23 hildako egon ziren.
    Gero, 1983ko uholdeak, Urtuellako eskolako leherketa, Oiz mendiko hegazkina… Eta horrela, mundu zabalean, ba Harrisbourg gooratzen dut Txernobilgoa baino gehiago, zer diren gauzak.
    Eta egongo dira gehiago, kalamitateak ez baitira falta.

  2. JuanPe(e)k dio:

    Zure post hau irakurtzerakoan burura etorri zaizkidanak Tenerifeko Los Rodeos-ekoa, Oiz mendiko hegazkinaren istripua eta Galdakaon, autopistan, gertatutakoa, lainoa eta kearen nahasketak nola itsutu zituen gidariak eta nola batzuk kixkalita edota itota hil ziren, kotxetik irten ezinik.
    Ufa! Bakarrik ggogoratuz, larri jartzen ari naiz, txo!…

  3. Mikel(e)k dio:

    Kaixo Konatxe,
    Ea lehenik eta behin 1986an jaio nintzen Txernobileko katastrofearen urte berdinean alegia, baina hori inolaz ere gogoratzen ez dudanez ez dut aipatuko. Egia esan behar badut hamar urtetik hona jazotako gertakariez soilik gogoratzen naizela uste dut.
    Iranen Bam herria suntsitu zuen lurrikara,
    Mitx hurakana,
    eta Indonesian duela urte gutxi izandako tsunami beldurgarria.
    Lehenengo biez ederki oroitzen naiz, beharbada, izena ikasteko erraza zutelako eta Bameko kasuan, zehazki, oso hunkigarria egin zitzaidalako lokatzez ehunka urteetan zehar egindako herri eder hura ezerezera hain azkar nola bihurtu zen ikustea.
    Baliagarria izan natzaizulakoan.

  4. Mikel E.(e)k dio:

    Nik Bilboko uholdeak ditut oso gogoan, Bhopalgo Union Carbideren isuria eta Indonesiako tsunamia.

  5. Bixerdo(e)k dio:

    Jozulinek eta JuanPek idatzi dutena irakurri baino lehenago, burura etorri zaidan lehen katastrofea Oiz mendian gertatu zen hegazkin istripua izan da. Oraindik oso txikiak giñen (arreba eta biok) eta aitak erositako (eta gordetako, baina hala ere aurkitu egin genun) Interviún agertzen ziren argazkien bortizkeriak luzarorako markatu gintuen.

    Gogora datorkidana baita, Nevado del Ruiz sumendiak eztanda egin eta Armero herrixka guztiz deuseztu egin zuenekoa. Oraindik gogoan Omaira neskato haren azken orduak eta zelan barreiatu zuten bere irudia munduan zehar.

  6. [...] asko aurreko sarreraren iruzkinetan esan dituzuenengatik. Txikia da nik hemen idatziko dudanaren ekarria eta handia zuek [...]

  7. [...] asko aurreko sarreraren iruzkinetan esan dituzuenengatik. Txikia da nik hemen idatziko dudanaren ekarria eta handia zuek [...]

Leave a Reply

m4s0n501