Diario de Golondrina

pn686.jpgNathalie Nothomb. Diario de Golondrina. Anagrama.

Kontalari abila da Nothomb, perbertsioa azalean darabilen horietakoa. Ez du esaten, baina esan gabe doa gaiztakeria haren hitz eta lerro bakoitzean. Dena den, nobelaxka hau, arinkeria da, ongi idatzitakoa eta erraz irakurtzekoa izan arren. Hiltzaile ero zentzumengabeko bat asmatu du Nothombek protagonistaren lanerako, eta gero ekin egin dio haren zoramenaren bideari, ongi harildutako artifizio batean.  Ez besterik. Eros eta Thanatos aipatzen dituzte kritikariek liburuaren kontrazalean, baina jakinekoa da kritikariek ere bizi behar dutela nonbaitetik, eta hitzak behar dituztela haien gainean eurak ere jalgitzeko. Obra txiki eta ezdeusa, liburu hau, baina gustagarria ere bai. Ene irudikotz.

zabaldubildudel.icio.us

”Diario de Golondrina” istorioak iruzkin 1 du.

  1. ALUA MUNDUA! » Blog Archive » Zerbaitek ihes dagit-(r)en iritzia:

    […] « Diario de Golondrina […]

Iruzkin bat idatzi


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5