Mil cretinos
Qim Monzó. Mil cretinos. Anagrama 2008.
Gizon honek narraziorako daukan gaitasuna gaur ez du inork zalantzan jartzen. genero horretan munduko onenentzat hartzen dute adituek. Eta neuk ere bai: Monzók inork gutxik bezala daki erabiltzen ipuinaren ahala. Liburu hau, gainera —eta badakigu zer diogun—, hamar urte iraun duen egoera larri baten ostetik dator: Quim-ek aurre egin behar izan dio bere gurasoen zainketa eta heriotzari. “Ez nuen uste hain gogorra izan zitekeenik” esan zigun, “Superman nintzelakoan nengoen, baina kakaume bat baizik ez naiz, finean”. Eta hala, MIL CRETINOS honetan, zahartzaroaren inguruko bizpahiru ipuin ere badatoz. Baina ez hori bakarrik. Quimek beti dio hauxe dela bere libururik umoretsuena, eta ulertzen diogu hori esaten digunean, azkenenan ulertu baitugu bere umorearen nolakoa: zorrotza bezain errukitsua. Bai, lehen lerrotik azkenekoraino, giza kondizionearen desolazioa ageri da liburu honetan eta, hala ere, irria ez ezik, algara ere atera digu behin baino gehiagotan. Quimek eguneroko gauza txikietan jartzen du X izpizko bere begia, eta hitz esaktoak (ez besterik) erabiliz kontatzen digu dena. Hala aurkituko ditugu, besteak beste, gutako bakoitzaren bizimodua kolokan jartzeko moduko kontakizunak. Esango nuke, ogi eta gurinez ematen dizkigula ipuinok, gozo gozo, baina elektrokuzioa sortzeko helburuarekin. Artista handia da, gutxi bezainbestekoa. Eta liburu honek eutsi egiten dio, gainera, duela zenbait urte irakurri genion 86 CUENTOS apartaren mailari. Bingo!

Apirila 28th, 2008 at 19:11
Baten bat aukeratzekotan, “El señor Beneset”, “El amor es eterno”, “La alabanza”…
Eta motx-motxen artean “Treinta líneas”, “Un corte”, “Cualquier tiempo pasado”…
Portzierto, sautrela.com xapo!