Chesil beach-(e)ko iruzkinak

By: Iban Zaldua
Ados nago esaten dituzun batzuekin. Nobela gisa ulertuta, dudarik gabe, obra “minor” baten aurrean gaude McEwanen ibilbidean, “Atonement” edo “Saturday”rekin konparatzen badugu behintzat. Baina kontua da “Chesil Beach” ez dela agian nobela bat, ipuin luze bat baizik: Juan Garziak esan ohi duen bezala, luzera ez da lan bat ipuintzat edo nobelatzat definitzeko irizpide bakarra. Badago izpiritu kontu bat, eta nire ustez “Chesil Beach”-en izpiritua, orrialde kopurua alde batera utzita, ipuinarena da. Ez dut uste idazlea amaiera aldera aspertzen denik: nolabaiteko epilogoan kontatzen diguna ez da inportantea harentzat, obra ixteko modua baizik; inportanteena, gau horretan gertatutakoa, kontatu digu jada. Eta alde horretatik ez da ahaztu behar McEwan ipuinarekin hasi zela lanean, nobelagintzari ekin aurretik, eta arte horretan gutxienez bi harribitxi utzi dizkigula (gaztelaniazko izenburuak aipatuko ditut): “Entre las sábanas” eta (batez ere) “Primer amor, últimos ritos”, ipuinez osatutako liburu bikainak, bere karreraren hasierakoak.

By: konatxe
Ulertzen diat zer esan nahi duan, Iban, baina batzuk oso konbentzioanalak gaituk eta konformatu egiten gaituk editorialak promoziorako erabaki duen klasifikazioarekin: “novela”. Bestalde, epilogoare kontuari helduta, egileak kontatu beharreko “inportanteena” kontatu badigu, zertarako idazten dizkik orrialde horiek? Ene kasuan, esaterako, oso erabakiorrak dituk azken orriak, urteetan aurrera egin eta gero, protagonistak “gertatutako hartaz” zein iritzi duen erakusten digutenak. Areago, epilogo hori gabe, niretzat ez litzatekek ezer aurrez kontatutako guztia, errekreazio geldoegia baino. Azken orriek ematen ziotek balio guztiari, bizitza guzti bateko zalantza eta alferrik bizi izana agertzen baitizkik. Enfin, salutte.

By: Iban Zaldua
Niri ere interesatzen zait amaierakoa (amaierak oso inportanteak dira), baina desberdintasuna da ni asebete nauela amaiera azkar horrek, uste dut ondo ixten duela liburua: luzatu izan balu, orduan bai, nobela bihurtuko zukeen McEwanek. Eta, edonola ere, ez dut uste, amaiera hori kenduta ere, errekreazio hutsean geratuko litzatekeenik testua: narratzaileak nahiko maiz egiten dio erreferentzia gertakarien ondorengo urteetan gertatuko diren aldaketei.

Baina, tira, ez zintudan konbentzitu nahi, beste ikuspuntu bat eskaintzea besterik ez.

Bide batez, Félix de Azúa ere aritu zen “Chesil Beach”-ez bere blogean, ingelesez atera zenean; norbaiti interesatzen bazaio, hemen dago lotura: http://www.elboomeran.com/blog-post/1/3052/felix-de-azua/diciembre-los-estragos-de-la-edad/