Sautrela 2008
Datorren zapatuan, Apirilak 12, SAUTRELAren bolada berria hasiko da, uda bitartekoa. Gure taldeko gazteek (Maialen Sarasua, Xabier Gantzarain, Jon Benito…), promoziorako bideo eder bat egin dute. Hementxe jarri dugu.
Ez daukagu sarietarako aurrekonturik, baina ederra litzateke zuetako baten batek promoan darabilgun testua norena den asmatzea: tonuagatik, gaiagatik… Pista bakarra: itzulitakoa da. Garagardotxo bat bada ere, geure kontura.

Apirila 9th, 2008 at 19:06
Zorte on bolada berri honekin, ohiko moduan adi-adi jarraituko dugu.
Ah, testuaren egilea… John Cheever
Apirila 9th, 2008 at 19:13
Arraioa, Julen, azkar eta bikain. Gurekin topo egiten duzunean, egin kasu: garagardo bat zor dizugu.
Apirila 9th, 2008 at 19:18
Ze pena! Ezin bideoa ikusi, garagardotxo hori edateko. Berdin du, neure kontura eta zuengatik edango dut. Zorte on bolada berrian. Hor izango nauzue zapatuero edo bestela…