Exploradores del abismo

nh417.jpgEnrique Vila-Matas. Exploradores del abismo. (Anagrama 2007)

Asko maite dugu Enrique Vila-Matasen jarduera. Gure ustez, bide berriak ekarri dizkio literaturari errealitatea eta fikzioa nahasteko lana obsesio bilakatu eta gaixotzera arte landuz. Gogoangarriak egin zaizkigu ezagutu dizkiogun nobelak: HISTORIA ABERVIADA DE LA LITERATURA PORTÁTIL, BARTLEBY Y COMPAÑÍA, EL MAL DE MONTANO, EL DOCTOR PASAVENTO… eta orain EXPLORADORES DEL ABISMO, narrazio liburua. Ezagutzen ez duenarentzat esan dezagun Vila-Matasek plano berean bizi dituela idazkuntza eta bizimodua. Berarekin zaudenean ere, ez duzula xuxen jakiten lagunarekin zauden ala nobela baten barrura sartu zaren derrepente. Artista handia da horretan, eta ez dezakezu jakin haren aipu ugariak bereak dituen ala, aitzitik, Gide, Walser, Kafka edo besteren batek asmatuak ote diren. Zentzu horretan, EXPLORADORES DEL ABISMO honetan, esango genuke, gailurra jo duela Vila-Matasek, maisutasunez darabilela bere mundua eta jolas egiten duela pertsonaiekin, literaturaren historiarekin, irakurlearekin eta bere buruarekin ere bai. Nahi duen bezala, sormen ikaragarriarekin, teknika paregabearekin. Baina aski da. Vila-Matasen genialitateak ez garamatza inora. Ederra da, zinez, bere horretan, eta ondo dago artista handi baten lana ezagutzea. Baina piroteknian geratzeko arriskua dauka Vila-Matasek, munduko piroteknia ederrena, hori bai, baina piroteknia huts, azken finean, narratibaren balio nagusia (hots, giza-bizitza kontatzearena), oso gutxi aitzinarazten duena.

zabaldubildudel.icio.us

”Exploradores del abismo” istorioak iruzkin 1 du.

  1. Mikel Elorza-(r)en iritzia:

    Niri ere oso ona iruditu zaidak, ipuin batzuk benetan antologikoak. Bere aurreko obrekiko erreferentziak (Azoreetako kontua, Sophie Callerenean)… mundu benetan bitxia eraikia du Vila-Matasek.

    Mikel

Iruzkin bat idatzi


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5