
Atzoko sarrera fobikoa ikusirik, baten batek pentsa dezake ozpinez garraztutako amuarrainak garela hemen, baina eztia ere maite dugu: zein da euskarak daukan hitzik edo esamolderik ederrena? Niri kulunkan gustatzen zait asko, eta langarra, eta zizarea, eta lilia, eta …
Istorio hau 2007 Martxoa 29 egunean 7:14-etan argitaratua eta Letra kontuak ataletan sailkatua izan zen. Istorio honi gehituriko iruzkinen jarraipena RSS 2.0 jarioaren bitartez egin.
Nahi baduzu, iruzkin bat idatzi dezakezu edo zure webgunetik trackback egin istorio honi.
Martxoa 29th, 2007 at 9:09
Hitzik ederrenak nire ustez: kuttuna, laztana (maitea azepzioan), ipurtargia, izarra, tximista, pottotta (hitzak berak goxotasuna adierazten du; ez dago Euskaltzaindiaren hiztegian)…
Esamolde edo antzekoak:
maitte-maitte egin, pott egin (pott eginda gelditu),
hori eta horrenbestez = así como así, tan fácilmente
oinezkorik nahi ez eta zaldizkorik etorri ez
Martxoa 29th, 2007 at 9:16
AUSKALO!
Martxoa 29th, 2007 at 10:00
enborra, lurrina, izkiriatu, txotxolo, malko,irria,orlegia…
Martxoa 29th, 2007 at 10:04
eztarta
irun (ad.)
ezkaratza
aiko!
gaulendia
Martxoa 29th, 2007 at 10:52
begiak epeldu
ba ote ederragorik?
Martxoa 29th, 2007 at 11:32
Asko dira, baina hona bat:
Anpolaiak…
“oh, lonesome me”.
Irratian
gogoa jartzen dit
garai haietan.
Non anpoloiak
eta herdoilak.
Amodioa,
behebarruetan.
Amodioa
eta herdoilak.
Ia egunsentia da
eta ni naiz ahitua.
Ni naiz ahitua.
Ni naiz ahitua.
Martxoa 29th, 2007 at 11:41
“Auskalo” niri ere ederrenetarikoa iruditzen zait gure hizkuntza. Ona, taper.
Nire proposamenak: Urmael, aratz, laino.
Martxoa 29th, 2007 at 12:12
Bai, justu hori adierazi nahi genuen: guretzat, eztabaida txiki baten ondoan, AUSKALO dela euskarazko hitzik ederrena edo ederrenetarik, behintzat.
Ez dakigu ongi ulertu ote den.
Txerrenek arrazoi du gero: Urmael ere polita da, Urmael Iszaiz.
Martxoa 29th, 2007 at 14:02
Sekula-belarra
Alabatxi
Apatx egin
Kakola
Martxoa 29th, 2007 at 14:04
Potorra (itsas txoria)
Martxoa 29th, 2007 at 14:36
Iñigo, zuretzat zer da kakola?
Martxoa 29th, 2007 at 17:26
Bazkaldu. Hori da ederrena.
Martxoa 29th, 2007 at 18:36
ur
lur
su
eta baita ere “nor” hitzaren deklinazio osoa (”inor” eta bere deklinazioak barne direla).
Martxoa 29th, 2007 at 21:40
Oso bakarrik daude zuen harribitxi horiek guztiak. Elkarren lagun (edo etsai) egiteak edertzen ditu hitzak. Idazle gisa, beti izango diot inbidia handia Karlos Linazasorori, ez 24.000 euroko saria irabazi duelako, bere liburu baten izenburuagatik baizik: “Euriaren eskuak”.
Martxoa 29th, 2007 at 22:16
Hauek izan litezke nireak:
Firua, ur, lur, zu, laia, laztana, mamala, tatala, erdu, errime, erreka, erantadu, eupatza, soraio, Istiña, Brinkola…
Gaztelaniaz egin zuten duela zenbait honelako zer edo zer, hemen: http://diezpalabras.blogspot.com/
Atsotitzetan, agian: “Inurriari harraio” eta bereziki mundu honetan ikas litekeen guztia laburbiltzen duenez: “Ugatzetan edana zerraldoetan isuri”.
Martxoa 30th, 2007 at 7:28
Liburu batean ikasitako hitza da “kakola”. Gatuzain argitaletxearen liburu batean irakurri nuen lehen aldiz. Untxi bat deskribatzen ari zela, “belarri kakola” zuela zioen egileak (itzultzaileak). “Okertua”, “kakotua” edo halako zerbait da, “kako” hitzetik eratorria inondik ere. Ahaire miragarria du: ka(ra)kola, kak(a)ola, karameloa, xaramela…
Martxoa 30th, 2007 at 9:00
tril,
tril egin.
Martxoa 30th, 2007 at 10:51
Ixil, itsaso, xuxurla
Martxoa 30th, 2007 at 11:15
orbela
muxua
larrua jo
Apirila 1st, 2007 at 0:29
erabili
ilargi
beinke
belar
su
Apirila 2nd, 2007 at 9:06
ubel, goibel, abaro, deslai, sosegu, sutsu, pausatu, aztoratu, aldarte, arrats, irribarre, erreka, eder, kuttun (tt horrek ere asko edertzen ditu hitzak), potto, ttonttor, txipristin, itsastxori, txoro haize…
Apirila 2nd, 2007 at 20:32
Dastamenarekin erlazionaturikoak: gozoa, gazia, geza, garratza, mikatza, mingotsa, mina, …
Apirila 3rd, 2007 at 16:16
Ukan, Fite, Dzanga, guatze,atzendu, aitzina, leixa, ihintza..
patu jarri laga utzi..
mina hitza ere ederra iruditzen zait, zerbaiten edo zerbaitekiko falta edo adierazteko (herrimina, maitemina..) Galegeraz “morriña” hitzakin adieraziko luketena.
Maiatza 26th, 2007 at 21:44
neure, arnasa, kuttuna, kalea, txo, akabatuta, galtzarbe, maitasun.
baina guzti-guztien gainetik: JENTILAJE.
Urtarrila 18th, 2008 at 3:08
“Kukurrust” (toponimoa)
Urtarrila 18th, 2008 at 3:13
Parkatu ez dut aipatu aurreko iruzkinean, baia Kukurrust toponimo deustuarra da.
Urtarrila 22nd, 2008 at 12:34
ttuttulu, zirringil (ganorarik gabeko pertsona)
auzomotojorik (harroturik, haurrak elurra egin aurretik esate baterako)
pinpilingorri, toxagorri (mutil edo neska gaztetxoa, nerabea. Mukizuren parekoak)
etro (gehiegikeriazalea, batez ere jan eta edan kontuetan)
kinkifut e(g)in (lehertu arte jan edo edan. Gustuko den zerbaitekin ase)
elo (gogoko den zerbait probatu behinik behin)
onguramin, txirrinta (gurari handia, “antojo”)
ikurka-makurka (sigi-saga, “en zig-zag”)
ttilin-bulun (kulunkari)
Putterri (putre-harri), Pottozulo (putzu-zulo), Urbijotzendenzui (ur bik jotzen duen zubi) toponimoak
Hitz hauek guztiak Sakanakoak dira, Etxarri Aranazkoak ia guztiak.
Otsaila 15th, 2008 at 18:49
Nik aukeratu dudan hitza ez da goxoa ahoskeran eta ez du loturarik sentimenduekin. Hala ere, lehenengoz entzun nuenean (eta joan da denbora) barruan halako zer bat sortu zidan eta harrezkero hitzik gozoena eta sentimentalena balitz legez gogoratzen edo erabiltzen dut. ‘Sautrela’ programako anuntzio batean entzun nuen lehenengoz (eta sarritan) Unai Elorriagaren ahotik. Oraindik gogoan dut: “ez da autopista, ez da bidea, estarta da, sastrako artetik doana…”, zioen gorputzarekin sasiak alboratzeko keinua eginez. Esana dago, bada: ‘estarta’ da hitza. Zergatik gustatzen ote zait hainbeste hitz hori! Auskalo.